2013/01/17

2013-01-16 Berrizen San Antonio jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 22:00 e(t)an

Argazkiko lagun koadrila honek nolako kasta duten demostratu ziguten joan zen urtarrilaren 16ean. Ez zen lehen aldia bertaratzen ginela, lehenago 2010ean ere egon ginen.
Dena den aurrekoan zapatua tokatu zitzaigun eta bizi izan genuen giroa beste bat izan zen. Aurtengoan giro bustia kanpoan, baina giro ederra taberna barruan. Osteguna edo eguena izateak ere izango zuen bere eragina baten bat etxean geratzerakoan...

Han ibili ginen taberna batera eta bestera tragoak hartuz eta elkarrekin gauza asko komentatuz eta kantatuz.

Ederki pasa genuen. Festak hasteko zuhaitza igo zuten eta hasiera bermatu genuen.Umorea eta gogoa bazutela erakutsi ziguten. Hortik aurrerakoak auzokideei galdetu...

Eguneko argazkiak klik hemen:

Ez dago erantzunik "2013-01-16 Berrizen San Antonio jaiak"